Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Panera Bread enpresako milioika erabiltzaileren datuak filtratuta

Argitaratze-data: 2018/04/02

Amerikako kafetegi eta okindegi kate horrek, akats baten ondorioz, bere bezeroen inguruko informazioa eduki zuen erakusgai, bere web orrian. Datuok agerian egon ziren gutxienez 8 hilabete lehenagotik.

Testu lau gisa ageri ziren datuak eta on-line eskaeraren bat eginda zeukan edozein erabiltzaileren inguruko informazioa aurki zitekeen. Informazio horren barruan, erabiltzaileen posta elektronikoko helbideak, datu pertsonalak, helbide fisikoa eta kreditu txartelaren azken 4 digituak zeuden.

Dylan Houlihan segurtasun ikertzailea ohartu zen gertakari horretaz eta 2017ko abuztuan jakinarazi zion enpresari erabiltzaileen datuak agerian zituztela.

Etiketak: Informazio-ihesa

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Panerabread.com Leaks Millions of Customer Recordskrebsonsecurity.comhttps://krebsonsecurity.com/2018/04/panerabread-com-leaks-millions-of-customer-records/ 02/04/2018sienen
Panera Bread leaked customer data on its website for eight monthstheverge.comhttps://www.theverge.com/2018/4/3/17192348/panera-bread-leaked-customer-data-breach-website 03/04/2018sienen
Los registros de los clientes de Panera Bread expuestos a través de una base de datos con fugas ? ¡masa!nakedsecurity.sophos.com/https://nakedsecurity.sophos.com/es/2018/04/03/panera-bread-customer-records-exposed-via-leaky-database-dough/ 03/04/2018sieses
Si has utilizado el sitio de Panera para pedir comida, tus datos pueden estar en riesgoes.digitaltrends.comhttps://es.digitaltrends.com/tendencias/panera-bread-informacion-clientes/ 03/04/2018sieses