Argitalpen data: 2018/06/27
Hedabideek jakinarazi dutenez, marketinean eta datuen azterketan aditua den Exactis enpresak Interneten agerian utzi ditu bi datu base, milioika estatubatuarren informazioa dutenak, bai norbanakoenak eta bai enpresenak. Ezagutzera emandako informazioaren artean 400 aldagai baino gehiago daude, esate baterako, telefono zenbakiak, posta elektronikoak eta posta helbideak. Horiez gain, interesak, ohiturak, seme-alaba kopurua eta horien adinak ere badaude.
Exactisek ez du ezer adierazi gertakari honi buruz, baina informazioaren ihesaren berri izan zuenean, beharrezko neurriak hartu zituen informazioa babesteko eta Interneten bidez eskuragarria izatea saihesteko.
Etiketak: Informazio ihesa
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Marketing firm Exactis leaked a personal info database with 340 million records | wired.com | https://www.wired.com/story/exactis-database-leak-340-million-records/ | 27/06/2018 | si | en | en |
Más de 340 millones de datos en EE.UU. expuestos en nueva filtración | cnet.com | https://www.cnet.com/es/noticias/exactis-340-millones-datos-records-seguridad/ | 27/06/2018 | si | es | es |
Exactis leak exposes database with 340 million records | searchsecurity.techtarget.com | https://searchsecurity.techtarget.com/news/252444018/Exactis-leak-exposes-database-with-340-million-records | 29/06/2018 | si | en | en |