Argitalpen data: 2019/01/04
Alemaniak politikoen datu pertsonalei buruzko filtrazio bat izan du eta gobernuan ordezkaritza duten alderdi guztiei eragin die, Alemaniarako Alternatiba (AfD) erakunde ultraeskuindarrari izan ezik. Agerian utzitako informazioaren artean telefonoa, faxa, posta helbideak, ordainketaren historiak, kreditu txartelen zenbakiak eta nortasun agiriak daude.
2018ko abenduaren 20an datuak Twitter kontu batean argitaratzen hasi ziren, baina 2019ko urtarrilaren 3ko gauera arte ez zen filtrazioaren berri izan. Gaur egun, hogei mila jarraitzaile baino gehiago zituen kontua dagoeneko itxita dago.
Hainbat ikerkuntzaren ondoren, Alemaniako polizia federalak 20 urteko gazte bat atxilotu du erasoaren ustezko egilea izateagatik. Itxura denez, gazteak onartu egin du egilea izatea, baina bere ekintzen larritasunaren berri ez omen zuen.
Etiketak: Informazio ihesa, Gertakaria
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Unbefugte Veröffentlichung von persönlichen Daten und Dokumenten im Internet | bsi.bund.de | https://www.bsi.bund.de/DE/Presse/Pressemitteilungen/Presse2019/Hackerangriff-Politiker_040119.html | 04/01/2019 | si | de | de |
Alemania sufre el mayor ?hackeo? de su historia con la filtración de datos personales de centenares de políticos | elpais.com | https://elpais.com/internacional/2019/01/04/actualidad/1546595085_679572.html | 04/01/2019 | si | es | es |
Filtran datos personales de más de mil políticos Alemanes incluyendo Angela Merkel | blog.elhacker.net | https://blog.elhacker.net/2019/01/filtran-datos-personales-de-mas-de-mil-politicos-alemanes.html | 04/01/2019 | si | es | es |
Hackeo masivo de datos personales de políticos y personalidades alemanas | lavanguardia.com | https://www.lavanguardia.com/internacional/20190104/453928285065/hackeo-masivo-datos-personales-politicos-personalidades-alemanas.html | 04/01/2019 | si | es | es |
La Policía alemana detiene a un joven en relación con el mayor 'hackeo' de su historia | rtve.es | http://www.rtve.es/noticias/20190108/alemania-hackeo-datos-politicos-detenido/1865160.shtml | 08/01/2019 | si | es | es |