Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Dixons Carphone-n izandako datuen ihesak milioika erabiltzaileri eragin die

Argitalpen data: 2018/06/13

Dixons Carphonek informazio ihesa izan du, eta horrek 5,9 milioi kreditu txarteli eragin die. Txartel horiek beren bezeroek erabiltzen dituzten ordainketa sistemei dagozkie, Currys PC World eta Dixons Travel beren online denden erosketetan. Konpainiak jakinarazi duenez, EBtik kanpoko bezeroen 105.000 txartelek soilik jasan dute kaltea. Gainerako txartelak babestuta daude, ez baitituzte egiaztatze kodeak gordetzen, esate baterako PINa edo CVVak.

Informazio ihesak 1,2 milioi datu pertsonali ere eragin die, horien artean, izenak, posta helbideak eta helbide elektronikoak.

Konpainiaren iturrien arabera, arazoa iazko uztailean gertatu zen, baina ez da antzeman lapurtutako datuak iruzurrezko jardueretarako erabiliak izan direnik. Gainera, enpresa harremanetan jarri da kaltetutako bezeroekin aholkularitza eskaintzeko eta gertakari honen aurrean irtenbidea emateko.

Etiketak: Informazio ihesa

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Dixons Carphone hit by huge data breach: Attackers access 5.9 million card detailszdnet.comhttps://www.zdnet.com/article/dixons-carphone-falls-victim-to-huge-data-breach-attackers-accessed-5-9-million-customer-card/13/06/2018sienen
Dixons Carphone admits huge data breachbbc.comhttps://www.bbc.com/news/business-4446533113/06/2018sienen
Dixons Carphone suffers huge data breachmoney.cnn.comhttp://money.cnn.com/2018/06/13/technology/dixons-carphone-data-breach/index.html13/06/2018sienen
Major breach at British retailer Dixons Carphone affects nearly six million bank cardswelivesecurity.comhttps://www.welivesecurity.com/2018/06/14/major-breach-british-retailer-dixons-carphone-nearly-six-million-bank-cards/14/06/2018sienen