Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Under Armour enpresan egondako datu-ihes batek 150 milioi erabiltzaile-konturi eragin die

Argitaratze-data: 2018/03/29

Under Armour kirol markak datu-ihes masibo baten berri eman du. 2018ko otsailean gertatu zen. MyFitnessPal aplikazioaren 150 milioi erabiltzaile-konturi eragin die ihesak. Kaltetutako informazioa erabiltzaileen izenak, e-posta helbideak eta hash pasahitzak dira (gehienak hash bcrypt funtzioaren bidez). Ez dira kaltetu gizarte segurantzako zenbakiak, ezta gida-baimenen lizentzi zenbakiak ere, Under Armour markak ez baititu datu horiek biltzen. Kreditu-txartelen informazioa ere ez da kaltetu, aparte jaso eta gordetzen baita.

Konpainia ikerketa bat burutzen ari da, segurtasun erakunde eta polizia agintariekin lan eginez. MyFitnessPal komunitateari ere publikoki jakinarazi diote gertatutakoa, e-postaz eta aplikazioaren bidezko mezu bidez. Era berean, beren informazioa babesteko segurtasun-gomendioak eman dizkiete erabiltzaileei.

Etiketak: Informazio-ihesa

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Under Armour Notifies MyFitnessPal Users Of Data Security IssueUnder Armourhttp://www.uabiz.com/releasedetail.cfm?ReleaseID=1062368 29/03/2018sienen
NOTICE OF DATA BREACHUnder Armourhttps://content.myfitnesspal.com/security-information/notice.html 29/03/2018sienen
Under Armour Announces Data Breach of 150 Million User Accountsbleepingcomputer.comhttps://www.bleepingcomputer.com/news/security/under-armour-announces-data-breach-of-150-million-user-accounts/ 29/03/2018sienen
Under Armour Reports Data Breach Impacting 150 Million User Accounts eweek.comhttp://www.eweek.com/security/under-armour-reports-data-breach-impacting-150-million-user-accounts 29/03/2018sienen
Under Armour: unauthorized third party accessed 150 million MyFitnessPal accountsscmagacine.comhttps://www.scmagazine.com/under-armour-unauthorized-third-party-accessed-150-million-myfitnesspal-accounts/article/754907/ 29/03/2018sienen