Argitalpen data: 2018/07/12
Iragan uztailaren 5ean lana aurkitzeko Jobandtalent atari espainiarrak bere erabiltzaileen datu pertsonalen informazio ihesa izan zuen. Erabiltzaileei mezu elektroniko baten bidez jakinarazi zietenez, Jobandtalentetik kanpokoa den eta beraiekin zerikusirik ez duen plataforma bat haien zerbitzarian sartu zen eta erabiltzaileei buruzko informazio mugatua eskuratu ahal izan zuen.
Erasotzaileek lortutako informazioa erabiltzaileen izen-deiturak, helbide elektronikoa, IP helbidea eta erabiltzaileen pasahitzaren bertsio zifratu bat dira. Enpresak arazoa konpontzeko hartu duen neurrietako bat pasahitzak berrasieratzea izan da.
Etiketak: Informazio ihesa, Arazoa, Internet
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Acceden a los datos de 10 millones de usuarios en Jobandtalent, el portal español de búsqueda de empleo | eldiario.es | https://www.eldiario.es/tecnologia/Acceden-millones-usuarios-Jobandtalent-busqueda_0_791970931.html | 12/07/2018 | si | es | es |
La web de empleo española Jobandtalent deja millones de datos personales al descubierto | elconfidencial.com | https://www.elconfidencial.com/amp/tecnologia/2018-07-11/jobandtalent-ciberseguridad-empleo_1591485/ | 13/07/2018 | si | es | es |