Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

MyHeritage-ren informazio ihesak 92 milioi erabiltzaileri eragin die

Argitalpen data: 2018/06/04

MyHeritage online plataforma genealogikoak jakinarazi du bere erabiltzaileei eragiten dien informazioaren ihesa izan duela. Eragindako datuak helbide elektronikoen kontuak eta kontu horiei lotutako pasahitzen hashak dira. Iturri ofizialek informatu dutenez, kreditu txartelen zenbakiak edo ADNari buruzko informazioa bezalako datu bereziki babestuek ez dute eraginik jasan. Informazio ihesak 92.283.889 erabiltzaileri eragiten die, 2017ko urriaren 26a baino lehen plataforman erregistratu zirenak, hain zuzen ere informazio ihesa gertatu zen data.

Filtrazioaren berri izan zuten ikerlari anonimo bat konpainiarekin harremanetan jarri zenean, adieraziz kanpo zerbitzari batean plataformara sartzeko datuak aurkitu zituela. MyHeritagek informazioa kontrastatu eta hura egiaztatu zuenean ikerketa bat abiarazi zuen informazio ihesaren irismena antzemateko. Era berean, gaiaren gaineko eskumenak dituzten agintariei gertakariaren berri eman zien, EBren DBEO datuen babeserako erregelamendu orokorrari jarraiki.

Etiketak: Informazio ihesa

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
MyHeritage Statement About a Cybersecurity Incidentblog.myheritage.comhttps://blog.myheritage.com/2018/06/myheritage-statement-about-a-cybersecurity-incident/04/06/2018sienen
MyHeritage breach leaks millions of account detailstheverge.comhttps://www.theverge.com/2018/6/5/17430146/dna-myheritage-ancestry-accounts-compromised-hack-breach05/06/2018sienen
MyHeritage confirma una brecha de datos que ha afectado a 92 millones de usuariosmuyseguridad.nethttps://www.muyseguridad.net/2018/06/06/myheritage-brecha-de-datos-92-millones-de-usuarios/06/06/2018sieses