Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Orbitzen informazio-ihes batek 880.000 kreditu-txarteli eragin ahal izan die

Argitaratze-data: 2018/03/20

Bidaien erreserbarako Orbitz plataformak, Expediaren subsidiarioa, jakinarazi du eraso bat izan duela eta balitekeela bezero batzuen kreditu-txartelen informazioa konprometituta egotea. 2016 eta 2017an kontsumitzaile eta bazkideentzako plataforma zaharretan erosketak egin zituzten bezeroak izango lirateke. Konprometitutako beste datu batzuk bezeroen izenak, helbideak, jaiotze-datak, generoa eta telefono zenbakiak izango lirateke.

Enpresak baieztatu du bere egungo web orria ez dagoela kaltetuta eta segurtasun-neurriak hartu dituztela gertatutakoa aztertu eta kaltetutako plataformen segurtasuna hobetzeko. Kaltetutako bezero guztiei informazioa emateaz gain, monitorizazio eta nortasunaren babeserako zerbitzua eskaini die doan urtebetez, eskuragarri dagoen herrialdeetan hala eskatzen dutenei, horretarako jarritako webgunearen bidez.

Etiketak: Informazio-ihesa, Gertakaria

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
How Orbitz is protecting customers affected by the recent data security incidentorbitz.comhttps://orbitz.allclearid.com/ 20/03/2018 sienen
Information about Orbitz data security incidentorbitz.comhttps://orbitz.allclearid.com/additionalinformation.html 20/03/2018 sienen
Una subsidiaria de Expedia identifica pirateo de 880.000 tarjetas de créditolavanguardia.comhttp://www.lavanguardia.com/ocio/20180320/441751419457/una-subsidiaria-de-expedia-identifica-pirateo-de-880000-tarjetas-de-credito.html 20/03/2018 sieses
Orbitz breach: Expedia says 800,000 Orbitz.com customers may have been breachedusatoday.comhttps://www.usatoday.com/story/tech/2018/03/20/800-000-orbitz-cards-compromised-breached/442277002/ 20/03/2018 sienen
Orbitz, the travel website owned by Expedia announced on Tuesday that it has suffered a security breach that affected hundreds of thousands of users.securityaffairs.cohttp://securityaffairs.co/wordpress/70499/data-breach/orbitz-data-breach.html 20/03/2018 sienen