Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Informazio ihesa Typeform inkesten web atarian

Argitalpen data: 2018/06/29

Bartzelonan egoitza duen Typeform inkesten web atariak iragarri duenez informazio ihesa izan du, zerbitzariaren ahultasun bat baliatuz erasotzaile batek segurtasun kopia partziala egiteko balio zuen fitxategi bat jaitsi zuenean. Konpainiak ez du zehaztu nolako informazioa izan den erasoa jasan duena, baina zehaztu du maiatzaren 31 baino lehenagoko datuak direla.

Datu ihesaren berri izan zutenean arazoa 30 minututan konpondu zuten, eta ahultasuna zuzendutzat eman zen.

Typeformek jakinarazi du eragindako erabiltzaileak informatuko dituela, eta ikerketa bat egiten ari dela etorkizunean gerta litezkeen gertakariak prebenitzeko.

Etiketak: Informazio ihesa

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Typeform Announces Breach After Hacker Grabs Backup Filebleepingcomputer.comhttps://www.bleepingcomputer.com/news/security/typeform-announces-breach-after-hacker-grabs-backup-file/29/06/2018sienen
Surveys-as-a-service outfit Typeform spilled a backup from Maytheregister.co.ukhttps://www.theregister.co.uk/2018/07/02/typeform_breach/02/07/2018sienen
Una brecha de datos en Typeform expone los datos de miles de personas que quizás nunca han escuchado hablar de Typeformgenbeta.comhttps://www.genbeta.com/actualidad/brecha-datos-typeform-expone-datos-miles-personas-que-quizas-nunca-han-escuchado-hablar-typeform03/07/2018sieses