Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Grindr aplikazioak erabiltzaileen informazio pribatua partekatu zuen kanpoko enpresekin

Argitaratze-data: 2018/03/28

Norvegiako SINTEF segurtasun konpainiak informatu duen moduan, Grindr sare soziala bere erabiltzaileen informazio konfidentziala partekatzen aritu da, horien baimenik gabe, Apptimize eta Localytics kanpo konpainiekin. Grindr sarea homosexual eta bisexualen arteko kontaktuetarako sare sozial bat da eta 3.6 milioi erabiltzaile aktibo ditu. Informazio horren barruan izena, posta elektronikoa eta hiria daude, baina baita informazio sentikorragoa ere, hala nola erabiltzailearen GPS kokapen zehatza eta GIB egoeraren informazioa.

Grindr etxeko CTO den Scott Chenek adierazi zuen konpainiak informazioa partekatzeko praktika estandarrak erabiltzen dituela, ospe handiko ehunka konpainiek egiten duten moduan, erabiltzailearen esperientzia hobetze aldera. Era berean, esan zuen datuak ez zaizkiela hirugarrenei saltzen eta kontratu bidezko termino zorrotzen arabera erabiltzen direla, ezin dutela informazioa partekatu.

Duela egun batzuk Grindr sarea arreta-gune izan zen berriz; izan ere, ikertzaile batek APIaren ezaugarriak baliatu zituen publikoki mugatutako informazioa ikusteko, hala nola irakurri gabeko mezuak, ezabatutako argazkiak eta erabiltzaileen kokapenari buruzko datuak.

Etiketak: Informazio-ihesa

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Grindr security flaw exposes users' location datanbcnews.comhttps://www.nbcnews.com/feature/nbc-out/security-flaws-gay-dating-app-grindr-expose-users-location-data-n85844628/03/2018sienen
Grindr Is Letting Other Companies See User HIV Status And Location Databuzzfeed.comhttps://www.buzzfeed.com/azeenghorayshi/grindr-hiv-status-privacy?bftwutm_term=.hbxQqOqpL#.ry98NkNlL02/04/2018sienen
La 'app' para ligar Grindr comparte con varias empresas si sus usuarios son portadores del VIHeldiario.eshttps://www.eldiario.es/tecnologia/Grindr-comparte-empresas-portadores-VIH_0_756625047.html02/14/2018sieses
Grindr, el 'Tinder Gay', ha estado compartiendo datos de sus usuarios, incluido estados de VIH, con otras compañíasxataka.comhttps://www.xataka.com/privacidad/grindr-el-tinder-gay-ha-estado-compartiendo-datos-de-sus-usuarios-incluido-estados-de-vih-con-otras-companias02/04/2018sieses
La aplicación para citas gais Grindr compartió datos sobre VIH de usuarioselmundo.eshttp://www.elmundo.es/internacional/2018/04/03/5ac32791e2704e86268b45d4.html03/04/2018sieses