Argitalpen data: 2020/05/06
Europako osasun sektore pribatuko handienetakoa den Fresenius enpresak, QuirónSalud-en jabea, Snake izeneko ransomware zibereraso bat jasan du.
Fresenius-eko bozeramaile den Matt Kuhn-ek KrebsOnSecurity hedabideari baieztatu zionez, segurtasun azpiegiturak zibereraso saio bat antzeman zuen konpainiako ekipoen aurka. Era berean, hedadura handiagoa izan ez zezan neurriak hartu direla informatu zuen. Bestalde, gertakaria agintariei jakinarazi zaiela eta pazienteen arretarekin jarraitzen dutela adierazi zuen.
Snake ransomware-aren modus operandi-a da sareko ekipo kaltetuak zifratu baino lehen fitxategiak eskuratzea. Ondoren estortsio egiten diete biktimei fitxategiak argitaratzearekin mehatxatuz, eta erreskatea ordaintzeko gutxi gorabehera 48 orduko epea ematen diete.
Etiketak: #CiberCovid19, Ziberkrimena, Ziberespioitza, Zifratua, Informazio ihesa, Gertakaria, Malwarea, Osasuna
Erreferentziak:
Erreferentzia | Web | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Europe's Largest Private Hospital Operator Fresenius Hit by Ransomware | krebsonsecurity.com | https://krebsonsecurity.com/2020/05/europes-largest-private-hospital-operator-fresenius-hit-by-ransomware/ | 06/05/2020 | si | en | en |
Large scale Snake Ransomware campaign targets healthcare, more | bleepingcomputer.com | https://www.bleepingcomputer.com/news/security/large-scale-snake-ransomware-campaign-targets-healthcare-more/ | 06/05/2020 | si | en | en |
El mayor grupo de hospitales privados de Europa y dueño de Quirónsalud sufre un ataque global con ransomware | businessinsider.es | https://www.businessinsider.es/ataque-informatico-propietario-quironsalud-fresenius-636357 | 08/05/2020 | si | es | es |
QuirónSalud, posible víctima de un ciberataque | cso.computerworld.es | https://cso.computerworld.es/cibercrimen/quironsalud-posible-victima-de-un-ciberataque | 08/05/2020 | si | es | es |