Argitalpen data: 2020/02/27
Ameriketako Estatu Batuetan egoitza duen RailWorks trenbide konpainiak ransomware eraso bat jasan du. Baimenik gabeko hirugarren batek bere zerbitzari eta sistemak zifratu zituen.
Datuen zifratua urtarrilaren 27an gertatu zen eta arriskuan egon zen informazioa era hauetakoa zen: izenak, helbideak, gidabaimenak edo gobernuak jaulkitako identifikazio agiriak, gizarte segurantzako zenbakiak, jaiotza datak eta kontratazio, kaleratze edo erretiro datak.
Arazoaren berri izatean konpainiak bere langileei jakinarazi zien emailez, eta adierazi zien ez zela egon euren datuen erabilera okerrik. Nolanahi ere, enpresak bere bezeroei aholkatu die euren kreditu kontuak izoztea eta monitorizazio, datuen babes eta iruzurren aurreko alerta zerbitzu online bat aktibatzea aldi baterako. .
Etiketak: Ziberkrimena, Zifratua, Gertakaria
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Notice of a data breach | oag.ca.gov | https://oag.ca.gov/system/files/Employee US Individual Notification.pdf | 27/02/2020 | si | en | en |
US Railroad Contractor Reports Data Breach After Ransomware Attack | bleepingcomputer.com | https://www.bleepingcomputer.com/news/security/us-railroad-contractor-reports-data-breach-after-ransomware-attack/ | 28/02/2020 | si | en | en |
US RailWorks Corp. informa sobre violación de datos tras ataque de ransomware | cisomag.com | https://www.cisomag.com/u-s-railworks-corp-reports-data-breach-post-ransomware-attack/ | 02/03/2020 | si | en | en |