Argitalpen data: 2020/15/7
Twitterrek hari bat argitaratu du erabiltzaileen euskarri-kanal ofizialean, zibersegurtasun-gorabehera baten berri emanez. Adierazi dutenez, gorabehera horrek plataformako hainbat konturi eragin die; horietako asko, enpresen profil ofizialak eta mundu zabalean ezagunak diren pertsonak.
Ingeniaritza sozialeko erasoa izan da, barne-sistema eta -tresnetarako sarbidea duten konpainiako hainbat langileri zuzendua; haren bidez, erasotzaileek kontu horien kontrola hartu zuten, pertsona horien izenean iruzur-mezuak txiokatzeko. Mezuotan, bitcoin-zorro batean dirua sartzera gonbidatzen zituzten erabiltzaileak, eta, horretarako aitzakia gisa, adierazten zuten inbertitutako zenbatekoaren bikoitza jasoko zutela bueltan.
Uneotan, Twitterren lanean jarraitzen dute egoera hori berriro gerta ez dadin, eta ikertzen ari dira gertakariak are eragin handiagoa izan ote zuen.
Etiketak: aplicazioa, ziberkrimena, kriptodirua, gorabehera, internet, sare sozialak.
Erreferentziak
Erreferentzia | Web | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Hilo de Twitter Seguro | twitter.com | https://twitter.com/TwitterSeguro/status/1283560083469860870 | 16/07/2020 | si | es | es |
Apple, Kanye, Gates, Bezos, more hacked in Twitter account crypto scam | bleepingcomputer.com | https://www.bleepingcomputer.com/news/security/apple-kanye-gates-bezos-more-hacked-in-twitter-account-crypto-scam/ | 15/07/2020 | si | en | en |
Twitter confirms internal tools used in bitcoin-promoting attack | zdnet.com | https://www.zdnet.com/article/twitter-confirms-internal-tools-used-in-bitcoin-promoting-attack/ | 16/07/2020 | si | en | en |
Un hackeo sin precedentes en Twitter compromete las cuentas de Bill Gates, Obama, Elon Musk, Apple y muchos más | xataka.com | https://www.xataka.com/seguridad/bill-gates-elon-musk-coinbase-binance-otras-cuentas-twitter-han-sido-hackeadas-para-promocionar-estafa-bitcoin | 16/07/2020 | si | es | es |
'Hackean' en Twitter a Musk, Obama, Bezos y cientos de cuentas para estafar con bitcoin | elconfidencial.com | https://www.elconfidencial.com/tecnologia/2020-07-15/hackeo-twitter-elon-musk-obama-jeff-bezos-bitcoin_2684040/ | 16/07/2020 | si | es | es |
'Ingeniería social' y pagos a un empleado: todo lo que conocemos sobre cómo ha ocurrido el gran hackeo de Twitter | genbeta.com | https://www.genbeta.com/redes-sociales-y-comunidades/ingenieria-social-pagos-a-empleado-todo-que-conocemos-como-ha-ocurrido-gran-hackeo-twitter | 16/07/2020 | si | es | es |