Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

WeTransfer-en segurtasun gertakari batek informazio ihesa eragin du

Argitalpen data: 2019/06/21

Fitxategiak trukatzeko WeTransfer plataformak argitaratu duen komunikatu baten arabera, ekainaren 16an eta 17an segurtasun gertakari bat jasan du. Ondorioz, ezin izan zuten ziurtatu 232.000 erabiltzaileren bidalketak adierazitako hartzaileei iritsi zitzaizkienik.

Konpainiak azaldu duenez, zibererasotzaile batek hartzaile berriak gehitu zizkien bere zerbitzuko mezu elektronikoei. Horren ondorioz, fitxategien bidalketa programatu zen erabiltzaileek eurek hautatutako hartzaile originalei bidaltzeaz gain, erasotzaileak ezarritako helbide gehigarrietara ere bidaliak izateko.

Arazoa aurkitu zenean, WeTransfer-ek deskarga esteka guztiak bertan behera utzi zituen, kaltetutako erabiltzaileekin harremanetan jarri zen, pasahitzak berrezarri zituen, eta datuen babesaren ardura duten agintariei gertakariaren berri eman zien.

Etiketak: Informazio ihesa, Tresna, Gertakaria

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Update Security Notice - June 26wetransfer.pr.cohttps://wetransfer.pr.co/178267-update-security-notice-june-26th21/06/2019sienen
WeTransfer Security Incident Sent Files to the Wrong Peoplebleepingcomputer.comhttps://www.bleepingcomputer.com/news/security/wetransfer-security-incident-sent-files-to-the-wrong-people/21/06/2019sienen
WeTransfer suffered a security incident last weektechradar.comhttps://www.techradar.com/news/wetransfer-suffered-a-security-incident-last-week24/06/2019sienen
Un ataque a WeTransfer compromete los datos de más de 200.000 usuarios20minutos.eshttps://www.20minutos.es/noticia/3695794/0/ataque-wetransfer-compromete-datos-usuarios/07/07/2019sieses