Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Agiri militarrak saltzen saiatu dira DarkWebean

Argitalpen data: 2018/07/10

Recorded Future-ko Insikt Groupeko ikertzaileek arlo militarreko isilpeko dokumentazioa saltzeko saio bat aurkitu zuten DarkWebean, 200 dolar baino gutxiagoko balioagatik. Saltzen saiatzen ari ziren dokumentazioak MQ-9 Reaper dron militar baten mantenurako dokumentuak zituen, bai eta hari lotutako pertsonalari buruzko informazioa ere.

Saltzailearekin harremanetan jarri ondoren, ikertzaileek jakin ahal izan zuten dokumentazio hori eskuratu zuela Netgear router batean 2016an aurkitutako bug baten bidez. Era berean, adierazi zien Shodan bilatzailearen bidez aurkitu zuela Interneten zuzenean agerian zegoen eta ahultasun hori zuen routerra.

Horrela jakin ahal izan zuten ikertzaileek informazio ihesaren jatorria aireko indarraren Nevadako base batean zegoela. Saltzaileak isilpeko beste material batzuk ere saltzen zituen, esate baterako M1 Abrans tankearen mantenuari buruzko dokumentazioa, baina horren jatorria ez zuten identifikatu ahal izan.

Recorded Futureko ikertzaileek lortutako informazio guztia Defentsako Segurtasun Zerbitzuaren esku utzi dute.

Etiketak: Ziberespioitza, Informazio ihesa, Arazoa, Internet

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
A Hacker Sold U.S. Military Drone Documents On The Dark Web For Just $200forbes.comhttps://www.forbes.com/sites/thomasbrewster/2018/07/11/a-hacker-sold-u-s-military-drone-documents-on-the-dark-web-for-just-200/#67636b613dc8 11/07/2018sienen
Stolen U.S. Military Drone Documents Found for Sale on Dark Web, Researchers Saywsj.comhttps://www.wsj.com/articles/stolen-u-s-military-drone-documents-found-for-sale-on-dark-web-researchers-say-1531301401 11/07/2018sienen
A hacker was caught selling a stolen Air Force drone manual for $200 on the dark webtheverge.comhttps://www.theverge.com/2018/7/10/17555982/hacker-caught-selling-stolen-air-force-drone-manual-dark-web 10/07/2018sienen
Un hacker robó documentos clasificados del ejército de los EEUU porque uno de los routers tenía la contraseña por defectoxataka.comhttps://www.xataka.com/seguridad/hacker-robo-documentos-clasificados-ejercito-eeuu-porque-uno-routers-tenia-contrasena-defecto11/07/2018sienen