Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Shopos-eko ikertzaileek kalkulatzen dutenez SamSam erabili zen 6 milioi dolar lapurtzeko 3 urtetan

Argitalpen data: 2018/07/31

Sophos enpresako ikertzaileek txosten bat argitaratu dute SamSam izenaz ezagutzen den ransomware motako malware baten modus operandiari buruz. Ikertzaile hauen arabera malwareak 2015eko abenduaz geroztik 6 milioi dolar lortu zituen estortsio bidez.

Txostenean adierazten denez, malwareak zenbateko hori lortu zuen batez ere profil altuko biktimengana joz, ia denak Ameriketako Estatu Batuetan, eraso zuzenduen eta kopuru handiko estortsioen bidez, eta kanpaina oso zabalak saihestuz.

Horrez gain, ikertzaileek uste dute malware honen atzean pertsona bakarra dagoela, batetik, bere garapena aski uniformea delako espresioen eta lengoaiaren erabilpenari dagokionez, eta bestetik, bere egileei dagokienez ezer ere ez delako filtratu, gauza askoz ere zailagoa egile bat baino gehiago dagoenean. Egilearen arretak garapenean ere eragin du, ezagutzen diren bertsio ezberdinek segurtasun neurrien hobekuntza baitute helburu.

Etiketak: Bitcoin, Ziberkrimena, Zifratua, Arazoa, Malware

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Ransomware infecta al hospital Hancock Healthcertsi.eshttps://www.certsi.es/alerta-temprana/bitacora-ciberseguridad/ransomware-infecta-al-hospital-hancock-health15/01/2018noeses
How to defend yourself against SamSam ransomwarenakedsecurity.sophos.comhttps://nakedsecurity.sophos.com/2018/08/02/how-to-defend-yourself-against-samsam-ransomware/02/08/2018sienen
SamSam: The (Almost) Six Million Dollar Ransomwaresophos.comhttps://www.sophos.com/en-us/medialibrary/PDFs/technical-papers/SamSam-The-Almost-Six-Million-Dollar-Ransomware.pdf31/07/2018sienen
Casi 6 millones de dólares en tres años: el botín del misterioso operador del ransomware SamSamgenbeta.comhttps://www.genbeta.com/seguridad/casi-6-millones-dolares-tres-anos-botin-misterioso-operador-ransomware-samsam01/08/2018sieses
SamSam Ransomware Attacks Extorted Nearly $6 Millionthehackernews.comhttps://thehackernews.com/2018/07/samsam-ransomware-attacks.html31/07/2018sienen