Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

InvisiMole, malware espioia 5 urtetan aktibo

Argitalpen data: 2018/06/07

Azken bost urteetan Errusia eta Ukrainako jomugen aurka zuzendutako erasoetan erabili den spywarea da InvisiMole. Malware honen berezitasun nagusia jomuga zehatzen aurka erabili izana da, eta horregatik oso lagin gutxi ezagutzen dira. ESETeko ikerlariek aurkitu zuten malware hori, eta adierazi zutenez 2013az geroztik eta ia oharkabean aktibo egon da.

ESETek jakinarazi duenez, eraso bektorea ezezaguna da baina edozein izan liteke, adibidez mezu elektronikoen atxikiak edo kutsatutako makinara sarbide fisikoa izatea. Malwareak bi modulu ezberdin ditu eta horien bitartez webcamarekin kapturak egin ditzake, mikrofonoarekin audioak grabatu, isilpeko informazioa lapurtu eta gailuari segurtasuna ematen dioten funtzioak desaktibatu, adibidez firewalla edo UAC.

Etiketak: Ziberespioitza

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
InvisiMole: surprisingly equipped spyware, undercover since 2013welivesecurity.comhttps://www.welivesecurity.com/2018/06/07/invisimole-equipped-spyware-undercover/07/06/2018sienen
InvisiMole Is a Complex Spyware That Can Take Pictures and Record Audiobleepingcomputer.comhttps://www.bleepingcomputer.com/news/security/invisimole-is-a-complex-spyware-that-can-take-pictures-and-record-audio/08/06/2018sienen
Time to cover your webcam? This stealthy spyware records video and audiozdnet.comhttps://www.zdnet.com/article/cover-your-webcam-this-stealthy-spyware-records-video-and-audio/11/06/2018sienen
InvisiMole: el malware espía que convierte tu ordenador en un sistema de vigilanciaunaaldia.hispasec.comhttps://unaaldia.hispasec.com/2018/06/invisimole-el-malware-espia-que.html12/06/2018sienen