Argitalpen data: 2020/05/28
Yigal Unna, Israel National Cyber Directorate erakundeko zuzendari nagusiak, CybertechLive Asia konferentzian eman zuen hitzaldian adierazi zuen Israelek bertako ur-sistemen aurkako zibereraso handi bat zapuztea lortu zuela pasa den hilabetean. Gainera, nabarmendu dute biziari kalte egiteko helburuarekin erabili dela teknologia zibernetikoa, lehen aldiz; izan ere, helburua ez da izan informatikaren edo datuen aurkakoa.
Eraso sinkronizatu eta antolatu horrek azpiegitura nazionala eteteko asmoa zuen. Denbora errealean atzeman izan ez balitz, produktu kimikoak proportzio desegokietan nahastuko ziren herrialdearen ur-iturrian, eta emaitza "oso kaltegarria, hondamendia" izango litzatekeela adierazi du Unnak. Gaineratu du gertakari honek gerra zibernetiko berri baten hasiera markatu duela.
Etiketak: Ziberkrimena, Uren Tratamendua
Erreferentziak:
Erreferentzia | Web | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Israel thwarted attack on water systems: cyber chief | Dw.com | https://www.dw.com/en/israel-thwarted-attack-on-water-systems-cyber-chief/a-53596796 | 28/05/2020 | si | en | en |
?Cyber winter is coming,' warns Israel cyber chief after attack on water systems | timesofisrael.com | https://www.timesofisrael.com/israeli-cyber-chief-attack-on-water-systems-a-changing-point-in-cyber-warfare/ | 28/05/2020 | si | en | en |