Argitalpen data: 2019/07/24
Hegoafrikako hiririk handiena den Johannesburgok ransomware zibereraso bat jasan du, elektrizitate hornitzaile bati eragin diona, eta ondorioz, bertako herritar batzuk argindarrik gabe gelditu dira.
Erasoak City Power-i eragin zion, Johannesburgoko herritarrak eta bertako enpresak aurrez ordaindutako energia elektrikoaz hornitzen dituen enpresa. Honek onartu egin du zibererasoaren biktima izan dela. Enpresaren datu basea, barne sarea, web aplikazioak eta webgune ofiziala malwareak zifratuta gelditu ziren. Horrek bere operazioak eten egin zituen eta bere bezeroak, milioi laurden bat baino gehiago, zerbitzurik gabe utzi zituen.
Elektrizitate konpainiaren jabea udala da eta horrek jakinarazi du kaltetutako sistema gehienak konponduak izan direla eta berriz daudela funtzionamenduan. Informazioa eguneratuz joango dira hornitzaileak eman ahala.
Etiketak: Administrazio publikoa, Ziberkrimena, Energia, Gertakaria, Malwarea
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | DATA | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
City Power has been hit by a Ransomware virus | twitter.com | https://twitter.com/CityPowerJhb/status/1154277777950093313 | 24/07/2019 | si | en | en |
City Power has been hit by a virus which has led to a blackout to its IT systems | twitter.com | https://twitter.com/CityofJoburgZA/status/1154314614844399616 | 25/07/2019 | si | en | en |
La ciudad de Johannesburgo se queda sin luz debido a un ataque de ransomware | teknofilo.com | https://www.teknofilo.com/la-ciudad-de-johannesburgo-se-queda-sin-luz-debido-a-un-ataque-de-ransomware/ | 25/07/2019 | si | es | es |
Ransomware hits Johannesburg electricity supply | bbc.com | https://www.bbc.com/news/technology-49125853 | 26/07/2019 | si | en | en |