Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Androiden malware batek mezularitza aplikazioen informazioa lapurtu du

Argitaratze-data: 2018/04/02

Zibersegurtasun arloko Trustlook enpresak kaleratutako artikulu batean Androiderako malware berri bati buruz hitz egiten da. Cloud Module izeneko aplikazio batean kamuflatzen omen da. Aplikazio horren hartzaileak erabiltzaile txinatarrak dira eta mezularitza aplikazioetako informazio pribatua lapurtzeko gaitasuna dauka, hala nola Facebook Messenger, Twitter edo WeChat-ekoa, beste batzuen artean.

Ikertzaileen arabera, malware horrek hainbat teknika desberdin erabiltzen ditu inork ez atzemateko. Horien artean daude analisi tresnen identifikazioa edo emulatzaileak atzematea. Lapurtutako informazio osoa komando eta kontrolerako zerbitzari batera bidaltzen zuen (CC), ziberdelinkuenteek kontrolatutakoa.

Etiketak: Android, Malware

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
A Trojan with Hidden Malicious Code Steals User?s Messenger App Informationtrustlook.comhttps://blog.trustlook.com/2018/04/02/a-trojan-with-hidden-malicious-code-steals-users-messenger-app-information/02/04/2018sienen
New Android Malware Stealing Data from Popular Messenger Appshackread.comhttps://www.hackread.com/android-malware-stealing-data-from-messenger-apps/03/04/2018sienen
Detectan un malware en Android que roba información privada de tus conversaciones onlinelasexta.comhttp://www.lasexta.com/tecnologia-tecnoxplora/moviles/detectan-malware-android-que-roba-informacion-privada-tus-conversaciones-online_201804055ac5ccc00cf2bc677fcb3090.html05/04/2018sieses