Argitaratze-data: 2018/09/21
Twitterrek jakinarazi du akats bat antzeman duela kontuko jardueraren bere APIan (AAAPI). Erregistratutako garatzaileek erabiltzen dute hori, enpresei eta sare sozialeko bezeroekin dituzten harremanei laguntza hobea emateko tresnak sortzeko. Akats horren ondorioz, baliteke mezu pribatu edo tweet babestuak beste garatzaile batera bidali izana.
Konpainiak ziurtatu du akatsa hor egon dela, 2017ko maiatzetik duela gutxi deskubritu den arte, 2018ko irailaren 10ean. Gainera, erabiltzaileen % 1 baino gutxiagori eragin die, beraz, Twiterrek berariaz jakinaraziko die horren berri akatsaren ondorioak jasan dituztenei, berau konpontze aldera.
Etiketak: Informazio ihesa, Gertakaria, Ahultasuna
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Cómo solucionar un error en nuestra API de actividad de cuenta | help.twitter.com | https://help.twitter.com/es/account-activity-api | 21/09/2018 | si | es | es |
Twitter Support | twitter.com | https://twitter.com/TwitterSupport/status/1043214606930309121 | 21/09/2018 | si | en | en |
Error de la API de Twitter expone mensajes privados de los usuarios | unaaldia.hispasec.com | https://unaaldia.hispasec.com/2018/09/error-de-la-api-de-twitter-expone.html | 26/09/2018 | si | es | es |