Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Milaka webgune kutsaturik erabiltzaileen informazioa eskuratzeko xedeaz

Argitalpen data: 2019/05/12

Sanguine Security-ko Willem de Groot ikertzaileak jakin ahal izan duenez, zibererasotzaileen talde batek bi web osagairen kontrola eskuratzea lortu du, honakoak hain zuzen: Picreel web analitika zerbitzua eta web formularioak sortzeko kode irekiko Alpaca Forms proiektua. Hori lortu dute bi konpainia horien azpiegituran JavaScript fitxategiak aldatuz, eta ondoren asmo gaiztoko kodea gehituz hori erabiltzen duten milaka webguneetan.

Erasotzaileak konturatu ziren bi osagaiak ez zirela seguruak eta asmo gaiztoko kodea sartzea ahalbidetzen zutela. Hori dela eta, euren kodea erabili zuten osagaiak erabiltzen dituzten webguneetako erabiltzaileen informazioa lortzeko, besteak beste, pasahitzak eta ordainketa datuak. Horiek denak Panaman dagoen kanpoko zerbitzari batera bideratzen ari dira. Hortaz, argitu beharra dago webguneak ez direla hackeatuak izan, Priceel eta Alpaca Forms osagaiak baizik.

Osagai horien egileek ezabatu dute dagoeneko asmo gaiztoko kodea, baina uste denaren arabera, modu horretara 4.600 webgune baino gehiago jarri dira arriskuan, horietatik 1.249 Picreel-enak eta 3.435 Alpaca Forms-enak.

Etiketak: Ziberkrimena, Informazio ihesa, Tresna, Malwarea, Ahultasuna

Erreferentziak

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Willem de Groot on Twitter: Supply chain attack of the week: Picreel marketing software got hacked last night, their 1200 customer sites are now leaking data to an exfil server in Panama.twitter.comhttps://twitter.com/gwillem/status/112761749591180493512/05/2019sienen
Hackers are collecting payment details, user passwords from 4,600 siteszdnet.comhttps://www.zdnet.com/article/hackers-are-collecting-payment-details-user-passwords-from-4600-sites/12/05/2019sienen
Miles de webs han sido comprometidas, información de pagos y contraseñas se han filtrado ACTUALIZADOomicrono.elespanol.comhttps://omicrono.elespanol.com/2019/05/filtracion-de-datos-de-usuarios-de-correos/13/05/2019sieses
Hackers están recopilando contraseñas y datos de pago de 4.600 webs, incluida Correosgenbeta.comhttps://www.genbeta.com/actualidad/hackers-estan-recopilando-contrasenas-datos-pago-4-600-webs-incluida-correos13/05/2019sieses