Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

200 milioi japoniar baino gehiagoren datu pertsonalak underground denda batean salduak

Argitalpen data: 2018/05/19

FireEye iSIGHT Intelligence enpresako segurtasun adituek 200 milioi inguru japoniarren informazio pertsonala omen zuen datu base bat aurkitu zuten underground foro batean. Itxura denez, informazioa 50 webgune japoniarretatik lapurtua izan zen eta fitxategi bakar batean bildua.

Filtratutako informazioa ezberdina da eskuratua izan zen webgunearen arabera, baina gehienetan benetako izenak, helbide elektronikoak, jaiotza datak, telefono zenbakiak eta posta helbideak ditu.

FireEyeko ikerlariek jakinarazi dutenez, informazioa 150 dolarren truke izan zen saldua. Saltzailearen arrastoa jarraitu ondoren, badirudi Txinako herritar bat dela, 2013tik diharduena horrelako delituzko ekintzetan.

Etiketak: Ziberkrimena, Informazio ihesa

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
A dataset of 200 million PII exfiltrated from several Japanese websites offered on underground marketsecurityaffairs.cohttps://securityaffairs.co/wordpress/72672/cyber-crime/japanese-websites-data-leak.html19/05/2018sienen
Data of Over 200 Million Japanese Sold on Underground Hacking Forumbleepingcomputer.comhttps://www.bleepingcomputer.com/news/security/data-of-over-200-million-japanese-sold-on-underground-hacking-forum/20/05/2018sienen
Data of 200 million Japanese for sale a in hacker forumsecuritynewspaper.comhttp://www.securitynewspaper.com/2018/05/22/data-200-million-japanese-sale-hacker-forum/22/05/2018sienen