Argitalpen data: 2018/07/20
Osasun Ministerioak jakinarazi duenaren arabera, Singapurrek zibereraso bat izan du eta horren bidez osasun arretako 1,5 milioi pazienteren datuak lapurtu dituzte, lehen ministroarenak barne. Lapurtutako datuak izena, jaiotza data, generoa, helbidea eta arraza taldea dira eta 2015eko maiatzaren 1etik 2018ko uztailaren 4ra bitartean herrialdeko osasun erakundeen talde handieneko zentroetara joan ziren pazienteei dagozkie. Era berean, anbulatorioetako 160.000 paziente ingururen medikuen aginduetara ere sarbidea izatea lortu zen.
Jarduera ezohikoen lehen aztarna 2018ko uztailaren 4an antzeman zuen Integrated Health Information Systems (IHiS) erakundeak, osasunaren sektore publikoko teknologia agentzia eta osasun publikoko bertako instituzioen IT sistemak administratzearen arduraduna. Agentziak berehala hartu zituen neurriak jarduera ilegalak gelditzeko eta segurtasun zibernetikoko neurri osagarriak ezarri zituen, arazoari buruzko ikerkuntza gehiago egiten zituen bitartean. Sei egun geroago, uztailaren 10ean, informazioaren lapurreta konfirmatu ondoren, IHiSek Osasun Ministerioari eta Singapurreko zibersegurtasunaren agentziari (CSA) informatu zien. Ikerkuntzen arabera erasoa ekainaren 27an egin zen. Zibersegurtasuneko hornitzaile batzuen arabera, lapurtutako datuak Dark Webean salgai egon litezke.
Etiketak: Ziberkrimena, Informazio ihesa, Arazoa
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
SingHealth' IT System Target of Cyberattack | moh.gov.sg | https://www.moh.gov.sg/content/moh_web/home/pressRoom/pressRoomItemRelease/2018/singhealth-s-it-system-target-of-cyberattack.html | 20/07/2018 | si | en | en |
Singapur sufre el peor ciberataque de su historia con el robo de datos personales a 1,5 millones de pacientes | elpais.com | https://elpais.com/internacional/2018/07/20/actualidad/1532088449_277125.html | 20/07/2018 | si | es | es |
Singapur sufre una brecha de seguridad que afecta a 1,5 millones de pacientes | tecnonucleous.com | https://tecnonucleous.com/2018/07/30/singapur-brecha-de-seguridad-afecta-a-millones-de-pacientes/ | 30/07/2018 | si | es | es |