Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

40 milioi dolar lapurtuak kriptotxanponetan

Argitalpen data: 2018/06/10

Coinrail exchange korearrak 40 milioi dolarreko lapurreta izan du altcoin kriptotxanponetan, BitCoinen iturburu kodetik eratortzen diren kriptotxanponak hain zuzen. Lapurtutako altcoinek baliokidetza hauek dituzte dolarretan: Pundi X-en (NPXS) 19,5 milioi; Aston X-en (ATX) 13,8 milioi; Dent-en (DENT) 5,8 milioi; eta Tron-en 1,1 milioi; gertakariari lotutako diru zorroak adierazten duenaren arabera.

Coinrailek erasoaren berri izan orduko bere web ataria mantenu moduan jarri zuen, eta zorro guztiak biltegiratze hotz batera, hau da, Internetetik kanpora, mugitu zituela jakinarazi zuen. Era berean, bere Twitter profilaren bidez informatu zuen gertakaria ikertzen ari dela, eta lapurtutako kriptotxanponen konpainiekin lanean ari dela lapurretarekin lotutako zorroa izoztearren eta lapurtutako kriptotxanponak trukatuak izan ez daitezen.

Etiketak: Bitcoin, Gertakaria

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Korean crypto exchange Coinrail loses over $40M in tokens following a hacktechcrunch.comhttps://techcrunch.com/2018/06/10/korean-crypto-exchange-coinrail-loses-over-40m-in-tokens-following-a-hack/?guccounter=110/06/2018sienen
Otro ?hackeo? a las criptomonedas se salda con 40 millones de dólares robadosadslzone.nethttps://www.adslzone.net/2018/06/10/hackeo-exchange-coreano-40m-usd/10/06/2018sieses
South Korean Cryptocurrency Exchange Coinrail Gets Hackedbleepingcomputer.comhttps://www.bleepingcomputer.com/news/security/south-korean-cryptocurrency-exchange-coinrail-gets-hacked/11/06/2018sienen