Argitalpen data: 2018/09/28
2018ko irailaren 25ean, astearte arratsaldez, Facebookeko ingeniarien ekipoak ia 50 milioi konturi eragiten zien segurtasun arazo bat aurkitu zuen.
Erasotzaileek Facebooken "View As" funtzioari eragiten zion ahultasun bat baliatu zuten. Horren bitartez erabiltzaileak ikus dezake beste profil batzuek nola ikusten duten berea. Konpainiak jakinarazi duenez, era horretara plataformara sartzeko tokenak lapurtzea lortu zuten eta, ondoren, aipatutako kontuetara sarbidea lortzeko erabili zituzten.
Erakundeak, ahultasuna konpondu eta agintariak informatu ondoren, kaltetutako 50 milioi kontuen sarbide tokenak berrezarri ditu, bai eta kaltetuak izan ahal izan ziren beste 40 milioirena ere, badaezpada. Horrek erabiltzaileak berriz logeatzera behartuko ditu. Hori egitean gertakari honi buruzko informazioarekin jakinarazpen bat jasoko dute.
Etiketak: Informazio ihesa, Gertakaria, Ahultasuna
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Security Update | newsroom.fb.com | https://newsroom.fb.com/news/2018/09/security-update/ | 28/09/2018 | si | en | en |
Facebook acaba de anunciar que ha sido hackeada: más de 50 millones de usuarios afectados | businessinsider.es | https://www.businessinsider.es/facebook-acaba-anunciar-que-ha-sido-hackeada-mas-50-millones-usuarios-afectados-308621 | 28/09/2018 | si | es | es |
Una brecha de seguridad afecta a casi 50 millones de usuarios de Facebook | xataka.com | https://www.xataka.com/seguridad/brecha-seguridad-afecta-a-casi-50-millones-usuarios-facebook | 29/09/2018 | si | es | es |
Facebook sufre un ataque informático que afecta a los datos de 50 millones de usuarios | elconfidencial.com | https://www.elconfidencial.com/tecnologia/2018-09-28/facebook-ataque-informatico-datos-50-millones_1622645/ | 28/09/2018 | si | es | es |