Argitaratze-data: 2018/04/24
Apirilaren 24an, Ukrainako Energia Ministerioaren webgune ofiziala ransomware eraso baten biktima izan zen. 0.1 bitcoin eskatu zituen, berrezartzeko. Drupal bat da kaltetutako webgunearen eduki-kudeatzailea eta ez zegoen azken segurtasun-partxeekin eguneratuta, beraz, erasotzaileak infektatu ahal izan zuen.
Yulia Kvitko, Ukrainako poliziaren bozeramaileak adierazi duenaren arabera, erasoa gertakari isolatu bat da eta ministerioaren posta elektronikoko kontua aktibo dago. AlienVault erakundeko ikertzaileek adierazi dute erasoa bi etapa bereizitan egin zela eta, ziurrenik, bi erasotzaile ezberdin aritu zirela: Lehenengo erasotzaileak defacement bat egin zuen eta bigarrena izan zen webgunea zifratu zuena. Gainera, itxura denez, eraso hori zibererasotzaile anonimo batzuen gauza izan da; ez da talde antolatu bat izan.
Etiketak: Bitcoin, Ziberkrimena, Zifratua, Ahultasuna
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Ukrainian energy ministry website hit by ransomware attack | reuters.com | https://www.reuters.com/article/us-ukraine-cyber/ukrainian-energy-ministry-website-hit-by-ransomware-attack-idUSKBN1HV0O3 | 24/04/2018 | si | en | en |
Ransomware infects Ukraine energy ministry website | bbc.com | http://www.bbc.com/news/technology-43877677 | 24/04/2018 | si | en | en |
Ransomware attack Ukrainian Energy Ministry, exploiting drupalgeddon2 | threatpost.com | https://threatpost.com/ransomware-attack-hits-ukrainian-energy-ministry-exploiting-drupalgeddon2/131373/ | 24/04/2018 | si | en | en |