Argitaratze-data: 2018/08/23
Abuztuaren 20an, T-Mobileko zibersegurtasun taldeak atzeman zuen baten bat erabiltzaileen informaziora sartu zela, baimenik gabe. Hainbat datu konprometitu dira; horien artean, izena, kontu zenbakia eta mota, fakturaziorako posta kodea, telefono zenbakia eta posta elektronikoko helbidea. Datu-lapurreta horrek bezeroen % 3ri eragin die, 2 milioi erabiltzaile inguru. Konpainiaren arabera, jakinarazi egin zaie dagoeneko.
T-Mobile erakundeak esan du finantza datuak, aseguru zenbakiak eta pasahitzak ez direla konprometituta egon, baina hainbat iturrik adierazi dutenez, T-Mobileko ordezkari batek Motherboard enpresari jakinarazi zion pasahitz zifratuak ere bazeudela lapurtutako datuen artean.
2015ean, telekomunikazioen munduko erraldoi horrek beste datu-lapurreta bat jasan zuen eta 15 milioi erabiltzaileri eragin zien. Konpainiak bezeroei adierazi die harremanetan jar daitezkeela, informazio gehiago jasotzeko.
Etiketak: Ziberkrimena, Informazio ihesa
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
T-Mobile | es.t-mobile.com | https://es.t-mobile.com/customers/6305378821 | 24/08/2018 | si | es | es |
T-Mobile Hacked ? 2 Million Customers' Personal Data Stolen | thehackernews.com | https://thehackernews.com/2018/08/t-mobile-hack-breach.html | 23/08/2018 | si | en | en |
Hackers Stole Personal Data of 2 Million T-Mobile Customers | motherboard.vice.com | https://motherboard.vice.com/en_us/article/a3qpk5/t-mobile-hack-data-breach-api-customer-data | 24/08/2018 | si | en | en |
T-Mobile data breach: Personal data of 2 million users stolen | hackread.com | https://www.hackread.com/t-mobile-data-breach-personal-data-of-2-million-users-stolen/ | 25/05/2018 | si | en | en |
Hackers roban datos de 2 millones de clientes de T-Mobile | tekcrispy.com | https://www.tekcrispy.com/2018/08/24/hackers-roban-datos-t-mobile/ | 24/08/2018 | si | es | es |