Argitalpen data: 2019/10/21
VPN sareen hornitzailea den NordVPN-k baieztatu duenez, 2018ko martxoan zibereraso bat jasan zuen. Horren bitartez, euren zerbitzua hedatuta zuten Finlandiako hornitzaile baten datu zentrora baimenik gabeko sarbidea gertatu zen, eta konfigurazio fitxategiak, ziurtagiriak eta hiru gako pribatu eskuratu zituzten.
Zerbitzarien hornitzaileak zuen ahultasun bat baliatu zuen erasotzaileak, eta erabiltzaile kredentzialak eskuratu zituen. Baina NordVPN-k ziurtatzen du kaltetutako zerbitzariak ez zuela informazio sentikorrik.
Datu zentro berbera erabiltzen zuten beste hornitzaile batzuei ere eragin die gertakariak, esate baterako VikingVPN-i eta TorGuard-i. Azken horrek argitaratutako komunikatu batean dio ez duela kalterik izan, bere CA gako nagusia kaltetutako zerbitzaritik kanpo gordetzen zelako.
Etiketak: Ziberkrimena, Tresna, Gertakaria, Ahultasuna
Erreferentziak:
Erreferentzia | Web | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Why the NordVPN network is safe after a third-party provider breach | nordvpn.com | https://nordvpn.com/blog/official-response-datacenter-breach/ | 21/10/2019 | si | en | en |
Why TorGuard's Network is Secure After an Isolated 2017 Server Breach | torguard.net | https://torguard.net/blog/why-torguards-network-is-secure-after-an-isolated-2017-server-breach/ | 21/10/2019 | si | en | en |
NordVPN confirms it was hacked | techcrunch.com | https://techcrunch.com/2019/10/21/nordvpn-confirms-it-was-hacked/ | 21/10/2019 | si | en | en |
NordVPN confirma un ataque que accedió a uno de sus centros de datos, aunque 'no afectó a los usuarios' | genbeta.com | https://www.genbeta.com/seguridad/nordvpn-confirma-que-uno-sus-centros-datos-fue-atacado-exito-hace-ano | 21/10/2019 | si | es | es |
Brecha de seguridad en NordVPN y TorGuard VPN | unaaldia.hispasec.com | https://unaaldia.hispasec.com/2019/10/brecha-de-seguridad-en-nordvpn-y-torguard-vpn.html | 22/10/2019 | si | es | es |