Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Silex malware berriak IoT gailuak blokeatzen ditu

Argitalpen data: 2019/06/25

Silex izeneko malware berri batek dagoeneko arrakastaz eraso ditu 2.000 IoT gailu baino gehiago 4 ordu eskasetan.

Akamai-ko Larry Cashdollar ikertzailea izan zen malware hau aurkitu zuena. Gailua kutsatu ondoren, Silex-ek firmwarea, gordailu datuak, firewall arauak eta sare konfigurazioak ezabatzen ditu eta azkenik gailua gelditzea eragiten du.

Egindako ikerkuntzen arabera, malware honen sortzailea Light Leafon goitizena duen 14 urteko gazte bat da, ezaguna HITO izeneko IoT botnet-aren sortzailea izan zelako. Light Leafon-ek adierazi du Silex txantxa baten modura hasi zela, baina orain egun osoko dedikazioa eskaintzen dion proiektua bihurtu dela, eta funtzionaltasun gehiago gehituko dizkiola.

Etiketak: IoT, Malwarea

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
New Silex malware is bricking IoT devices, has scary planszdnet.comhttps://www.zdnet.com/article/new-silex-malware-is-bricking-iot-devices-has-scary-plans/25/06/2019sienen
Silex, el agresivo malware que lleva más de 2000 dispositivos IoT bloqueados y que quiere poner en jaque al mundo en los próximos díasxataka.comhttps://www.xataka.com/seguridad/silex-agresivo-malware-que-lleva-2000-dispositivos-iot-bloqueados-que-quiere-poner-jaque-al-mundo-proximos-dias 26/06/2019sieses