Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

OFAC erakundeak zigor ekonomikoak jarriko ditu ransomware erreskateak ordaintzeagatik

Argitalpen data: 2020/10/01

AEBetako Altxortegiaren mende dagoen Aktibo Atzerritarren Kontrolerako Bulegoak (Office of Foreign Assets Control, OFAC) jakinarazpen ofizial baten bidez adierazi du zibersegurtasun arloko jarduera maltzurrekin lotutako ransomware erreskateek isuna ekar dezaketela.

OFAC erakundeak azaldu du ransomware erasoak ugaritu egin direla COVID-19aren pandemia garaian, batez ere estatubatuarrek negozioekin aurrera jarraitzeko behar dituzten sistemetara bideratuta. Egoera horren ondorioz, Altxorraren Departamenduak zigor ekonomikoak jarriko dizkie norbanakoei zein zibergaizkileei, pertsona horien propietate eta interes guztiak izoztuz, eta haiekin egiten den edozein transakzio delitu gisa sailkatuz.

AEBetako jurisdikzioaren mende dagoen pertsona batek erantzukizun zibila izan dezake, OFACek zigortutako pertsona edo erakunde batekin transakzioa egiten ari zela jakin gabe edo jakiteko arrazoirik izan gabe ere; izan ere, ordainketa nori egiten zaion ez jakiteak edo ezin jakiteak ez du zigorretik salbu uzten.

Etiketak: #CiberCOVID19, Administrazio publikoa, Ziberkrimena, Zifratua, Gertakaria, Malware

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Advisory on Potential Sanctions Risks for Facilitating Ransomware Payments1home.treasury.govhttps://home.treasury.gov/system/files/126/ofac_ransomware_advisory_10012020_1.pdf01/10/2020sienen
Ransomware Victims That Pay Up Could Incur Steep Fines from Uncle Samkrebsonsecurity.comhttps://krebsonsecurity.com/2020/10/ransomware-victims-that-pay-up-could-incur-steep-fines-from-uncle-sam/01/10/2020sienen
El Departamento del Tesoro de EE.UU. avisa: Las víctimas de ransomware que paguen rescates pueden ser sancionadasunaaldia.hispasec.comhttps://unaaldia.hispasec.com/2020/10/el-departamento-del-tesoro-de-ee-uu-avisa-las-victimas-de-ransomware-que-paguen-rescates-pueden-ser-sancionadas.html01/10/2020sieses