Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun F5 produktuetan

Argitalpen data: 2019/11/27

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak: 

  • BIG-IP (LTM, AAM, AFM, Analytics, APM, ASM, DNS, Edge Gateway, FPS, GTM, Link Controller, PEM, WebAccelerator), honako bertsio hauek: 
    • 15.0.0 - 15.0.1;
    • 14.1.0 - 14.1.2;
    • 14.0.0 - 14.0.1;
    • 13.1.0 - 13.1.3.1;
    • 12.1.0 - 12.1.5;
    • 11.5.1 - 11.6.5.
  • Enterprise Manager, 3.1.1 bertsioa.
  • BIG-IQ Centralized Management, honako bertsioak: 
    • 6.0.0;
    • 5.2.0 - 5.4.0.
  • F5 iWorkflow 2.3.0 bertsioa.

Azalpena: 

F5 produktuek dituzten hainbat ahultasunen berri eman da. Horiek baliatuz erasotzaile batek proxy-a konfigura lezake trafikoa gelditzeko, zerbitzua ukatzeko edo root kontuaren fitxategietara sarbidea lortzeko.

Konponbidea: 

Honako bertsio hauetara eguneratzea:

  • BIG-IP (LTM, AAM, AFM, Analytics, APM, ASM, DNS, Edge Gateway, FPS, GTM, Link Controller, PEM, WebAccelerator), honako bertsio hauek: 
    • 15.0.1.1;
    • 14.1.2.1;
    • 14.0.1.1;
    • 13.1.3.2;
    • 12.1.5;
    • 11.6.5.1;
  • BIG-IQ Centralized Management, 6.1.00 bertsioa.

Xehetasuna: 

  • Autentifikazio token-era sarbidea izanez gero, erasotzailea BIG-IP ASM Central Policy Builder balitz bezala joka lezake eta iradokizun datu hondatuak edo okerrak bidal litzake BIG-IQ/Enterprise Manager/F5 iWorkflow-era. Horren ondorioz politikak prestatzeko iradokizun okerrak eman litezke, edo zerbitzuaren ukapen egoera (DoS) partziala eragin liteke. Ahultasun horretarako CVE-2019-6665 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Traffic Management Microkernel-en (TMM) berrabiatze baten ondoren suspertzen denean aldi batez akatsa ematen du trafikoa prozesatzean, eta gailu multzo batean konfiguratutako gailuek ere akatsa eman dezakete. Ahultasun horretarako CVE-2019-6666 eta CVE-2019-6667 identifikatzaileak erreserbatu dira.
  • BIG-IP Edge Client-ek ahalbidetu lezake kaltetutako macOS gailuan pribilegiorik ez duen erasotzaile batek bezero lokalaren host-ean root kontukoak diren fitxategien jabetza eskuratzea. Ahultasun horretarako CVE-2019-6668 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna