Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Firebase plataformak datuak agerian jartzea jasan du

Argitalpena data: 2020/05/11

Firebase-k, web aplikazioen eta aplikazio mugikorren garapenerako Googleren plataforma bat denak, bere datu basea erabiltzen duten 4.000 aplikazio baino gehiagoren informazio sentikorra agerian utzi du, aplikazioaren garatzaileek baimenen konfigurazio oker bat egin dutelako.

Zerbitzu teknologikoen ikerketa eta alderaketan diharduen Comparitech konpainiak aurkitu du informazio ihes hau, Google Play Store-ren milioi erdi aplikazio baino gehiago aztertu ondoren. Horietatik 4.000 baino gehiagok informazioa agerian uzten zuten. Agerian utzitako datuen artean honako hauek daude: helbide elektronikoak, kredentzialak, telefonoak, izenak, deiturak, helbideak, bai IP eta bai posta helbideak, eta GPS informazioa.

Comparitech-ek berehala eman zion Googleri bere aurkikuntzaren berri, eta bozeramaileak erantzun zuen garatzaileei jakinaraziko dizkietela beren inplementazioek izan litzaketen konfigurazio okerrak, eta horiek zuzentzeko aholkuak ere bai. Era berean, eragindako garatzaileekin harremanetan jarri ziren arazoa konpontzeko.

Etiketak: Android, Informazio ihesa, Aplikazioa, Google, Tresna, Internet

Erreferentziak:

ErreferentziaWebURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Report: Estimated 24,000 Android apps expose user data through Firebase blunderscomparitech.comhttps://www.comparitech.com/blog/information-security/firebase-misconfiguration-report/11/05/2020sienen
Over 4000 Android Apps Expose Users' Data via Misconfigured Firebase Databasesthehackernews.comhttps://thehackernews.com/2020/05/android-firebase-database-security.html12/05/2020sienen
Más de 4000 aplicaciones exponen datos sensibles de usuarios por incorrecta configuración Firebaseunaaldia.hispasec.comhttps://unaaldia.hispasec.com/2020/05/mas-de-4000-aplicaciones-exponen-datos-sensibles-de-usuarios-por-incorrecta-configuracion-firebase.html14/05/2020sieses