Argitalpen data: 2020/04/15
Apirilaren 15ean Electronics Arts enpresako hainbat online zerbitzuk hedatutako zerbitzuaren ukapen (DDoS) erako eraso bat jasan zuten.
Eraso horrek hainbat alorri eragin zien: EA Help-en zerbitzuaren funtzionamendu normalari, bere joko plataformaren eta Origin online dendaren sarbideari, eta bere zerbitzarietako online partiden garapen normalari.
Erasoa antzeman eta handik ordu batzuetara Electronics Arts-ek jakinarazi zuen egoera konpondu zuela, eta bere zerbitzuak berriro ere normaltasunez funtzionatzen ari zirela. Oraindik ez da jakin erasoaren egilea nor izan zen. .
Etiketak: Zerbitzuaren ukapena
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
EA Help | tweeter.com | https://twitter.com/EAHelp/status/1250218746968526848 | 15/04/2020 | si | en | en |