Argitaratze-data: 2018/04/24
Apirilaren 24an, ziberdelinkuente batzuek MyEtherWallet.com helburua zuten pare bat DNS zerbitzari (Domain Name System) konprometitu zituzten. Webgune horrek Ether kriptodibisaren zorro elektronikorako zerbitzua ematen du. Trafikoa birbideratu zuten konpainiaren webgune ofizialaren kopia bat zen beste batera.
Guneko administrariek hasi eta 15 minutura atzeman zuten phishing delakoa eta erabiltzaileei sare sozialen bidez abisua eman zieten. Denbora horretan, delinkuenteek 216,06 Ether lapurtu zituzten, hau da, 152.000 dolarren baliokidea.
Ikerketen ostean, atariaren administrariek ez dute uste DNS zerbitzariak konprometitu zirenik. DNS zerbitzari publikoren bat izan zela pentsatzen dute.
Etiketak: Ziberkrimena, DNS
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Hacker Hijacks DNS Server of MyEtherWallet to Steal $160,000 | bleepingcomputer.com | https://www.bleepingcomputer.com/news/security/hacker-hijacks-dns-server-of-myetherwallet-to-steal-160-000/ | 24/04/2018 | si | en | en |
Internet infrastructure server hijacked for $152,000 Ether theft | cyberscoop.com | https://www.cyberscoop.com/ether-dns-bgp-amazon-route-53-heist/ | 24/04/2018 | si | en | en |
Hackean MyEtherWallet y roban 152.000 dólares en ethers | hipertextual.com | https://hipertextual.com/2018/04/hackean-myetherwallet-roban-152-mil-dolares | 25/04/2018 | si | en | en |