Argitalpen data: 2018/06/27
Ticketmaster-ek jakinarazi du joan den ekainaren 23an software maltzurra antzeman zuela bezeroaren arretarako produktu batean, Inbenta Technologies bere kanpo hornitzailean ostatatua.
Softwarea antzeman zuten bezain laster produktua beren webgune guztietan desaktibatu zuten arren, 2018ko otsailaren eta ekainaren 23a bitartean Erresuma Batuan ekitaldietarako sarrerak erosi zituzten edo erosten saiatu ziren bezeroen datu batzuk agian lapurtuak izan ziren; eta gauza bera gertatu zen 2017ko irailaren eta 2018ko ekainaren 23a bitartean ekitaldi internazionalen kasuan. Datu horietako batzuk, esate baterako, honakoak dira: izena, helbidea, posta elektronikoa, telefono zenbakia, ordainketaren xehetasunak eta Ticketmaster-eko saioa hasteko xehetasunak.
Konpainia harremanetan jarri da segurtasun gertakariaren eragina jasan ahal izan duten bezeroekin, eta dagokien agintariekin lanean dihardu, baita kreditu txartelen entitateekin eta bankuekin ere. Era berean, kaltea jasan duten guztiei 12 hilez identitatearen monitorizazioa eskaintzen die, beren webgunearen bidez eska daitekeena.
, Gertakaria, Malware
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
INFORMACIÓN ACERCA DEL INCIDENTE DE SEGURIDAD PROVOCADO POR UN PROVEEDOR TERCERO | ticketmaster.es | https://security.ticketmaster.es/ | 27/06/2018 | si | es | es |
Ticketmaster Discloses Breach That Impacts Nearly 5 Percent of Its Customers | gizmodo.com | https://gizmodo.com/ticketmaster-discloses-breach-that-impacts-nearly-5-per-1827185787 | 27/06/2018 | si | es | es |
Ticketmaster sufre el robo de datos de miles de clientes en el Reino Unido | elpais.com | https://elpais.com/tecnologia/2018/06/28/actualidad/1530164285_848560.html | 27/06/2018 | si | es | es |