Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Informazio lapurreta OGusers komunitatean

Argitalpen data: 2019/05/17

Brian Krebs segurtasun ikertzaileak informatu duenez, OGusers underground komunitateak hackeo bat jasan du bere antzekoa den RaidForums izeneko beste foro baten aldetik. OGusers eta RaidForums foroetan kontrolik gabeko salerosketak egiten dira kontuen hackeoetatik datorren informazioarekin eta SIM txartelen datuen trukearekin (SIM swapping).

OGusers-eko administratzailea, Ace erabiltzailea hain zuzen, arazoa ezkutatzen saiatu zen. Hasiera batean jakinarazi zuen disko gogorren akats baten ondorioz mezu pribatuak eta argitalpenak ezabatuak izan zirela, eta azaldu zuen 2019ko urtarrileko segurtasun kopia berrezarri behar zuela.

Handik egun batzuetara RaidForums-ek OGusers-eko datu basea argitaratu zuen bere foroan. Horrela, lapurtutako datuen salerosketara sarbidea ematen duen foro horretako 113.000 erabiltzaile ingururen erabiltzaile izenak, email helbideak, pasahitzak (MD5ekin hasheatuak), mezu pribatuak eta IP helbideak zabaldu zituzten, trukerako gune mota horien arriskua agerian utziz.

Etiketak: Ziberkrimena, Ziberespioitza, Informazio ihesa

Erreferentziak

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Infamous Forum For Instagram Hackers Gets Hacked by Other Hackersvice.comhttps://www.vice.com/en_us/article/bj97nd/infamous-forum-for-instagram-hackers-gets-hacked-by-other-hackers17/05/2019
Account Hijacking Forum OGusers Hackedkrebsonsecurity.comhttps://krebsonsecurity.com/2019/05/account-hijacking-forum-ogusers-hacked/18/05/2019
OGusers Hacked ? A Hacking Forum Where Hackers Involved in Hijacking Online Accounts Itself Hackedgbhackers.comhttps://gbhackers.com/ogusers-hacked/18/05/2019
El foro de la comunidad de hackers OGusers, hackeado por su rivaleuropapress.eshttps://www.europapress.es/portaltic/ciberseguridad/noticia-foro-comunidad-hackers-ogusers-hackeado-rival-20190520104734.html20/05/2019