Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

20 milioi dolarreko lapurreta Ethereum-en

Argitalpen data: 2018/06/10

Zibergaizkile batzuk Ethereumeko hainbat nodo gaizki konfiguratuta eta Interneten agerian egoteaz baliatu ziren kriptodibisa horretan 20 milioi dolarren baliokidea den zenbatekoa lapurtzeko.

Zibersegurtasunean diharduen Qihoo 360 Netlab enpresa txinatarrak jakinarazi duen akatsak zerikusia dauka Ethereum kudeatzeko erabiltzen diren aplikazioekin, eta zehazkiago RPCak (urruneko prozeduraren deia) erabiltzen duen 8545 ataka irekiaren konfigurazioarekin.

Ethereum zorroak eta meatze sistemak dituztenei ohartarazi zaie euren konfigurazioak ikuskatu ditzaten eta 8545 ataka agerian utz ez dezaten.

Etiketak: Ziberkrimena

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Hackers Stole Over $20 Million in Ethereum from Insecurely Configured Clientsthehackernews.comhttps://thehackernews.com/2018/06/ethereum-geth-hacking.html 10/06/2018sienen
Hackers Stole Over $20 Million From Misconfigured Ethereum Clientsbleepingcomputer.comhttps://www.bleepingcomputer.com/news/security/hackers-stole-over-20-million-from-misconfigured-ethereum-clients/ 11/06/2018sienen
Los hackers robaron más de 20 millones de dólares a clientes de Ethereum mal configuradostecnonucleous.comhttps://tecnonucleous.com/2018/06/11/hackers-robaron-mas-de-20-millones-de-dolares-en-ethereum-wallets-mal-configuradas/ 11/06/2018sieses