Argitalpen data: 2020/04/10
SCUF Gaming konpainiak, Corsair Corporation taldeko enpresa bat, goi mailako gamepads-en eta bideojokoetarako beste periferiko batzuen fabrikazioan diharduena, bi egunez konpainiako bezeroen datu basea ikusgai jarri zuen, COVID-19rengatik telelana egiteko beharrezkoa zen azpiegitura antolatzeko prozesuan.
Bob Diachenko lider duen Comparitech segurtasun ikerkuntzako ekipoak aurkitu zituen datuak, webean eskuragarri inolako segurtasun neurririk gabe, eta gertakari horren berri berehala eman zion SCUF Gamming-i.
Komunikatu ofizialean enpresak zehaztu zuenez, datu baseak bezeroen izena, helbide elektronikoa, bidalketa helbidea, fakturazio helbidea, eskaeren historia eta, kasua balitz, itzulketen eta konponketen historia jasotzen zituen.
Etiketak: Informazio ihesa, Gertakaria
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
A MESSAGE TO SCUF CUSTOMERS | scufgaming.com | https://scufgaming.com/eu/gaming/news/a-message-to-scuf-customers/ | 10/04/2020 | si | en | en |
Gamepad maker SCUF Gaming exposes 1.1 million customer records on the web without a password | comparitech.com | https://www.comparitech.com/blog/information-security/scuf-gaming-data-leak/ | 10/04/2020 | si | en | en |
Filtrados datos de más de 1,1 millones de usuarios de SCUF Gaming | muyseguridad.net | https://www.muyseguridad.net/2020/04/13/scuf-gaming-datos-filtrados/ | 13/04/2020 | si | es | es |
SCUF Gaming Exposes Data on 1.1 Million Customers | securityweek.com | https://www.securityweek.com/scuf-gaming-exposes-data-11-million-customers | 14/04/2020 | si | en | en |