Argitaratze-data: 2018/10/15
2018ko urriaren 15ean, Onslow Water and Sewer Authority (ONWASA) konpainiako CEO postua duenak, Jeffrey Hudsonek, jakinarazi zuen IT saileko langileetako batek sistemei eragiten zien ransomware eraso sofistikatu bat antzeman zuela 2018ko urriaren 4ko goizaldean. Interneteko sistemak deskonektatu zituen baina, ordurako, birusa hedatuta zegoen.
Erabilitako birusa Emotet izan da, banku arloko troiar polimorfiko bat. Spam botnet baten bidez hedatzen da; horren funtzio nagusia bestelako malware motak deskargatzea da, kasu honetan, Ryuk izeneko ransomware motakoak.
Konpainiaren arabera, bezeroen informazioa ez da konprometituta egon, baina esan dute hainbat datu-base konpondu behar izan dituztela, zifratuak izan zirelako. Ur eta hondakin-uren zerbitzua ez da eten momentu batean ere.
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
ONWASA ? Media release | onwasa.com | https://www.onwasa.com/DocumentCenter/View/3701/Scan-from-2018-10-15-08_08_13-A | 15/10/2018 | si | en | en |
Ransomware hits computer networks of North Carolina water utility | cyberscoop.com | https://www.cyberscoop.com/ransomware-hits-onwasa-computer-network-north-carolina-water-utility | 15/10/2018 | si | en | en |
Hackers hit NC utility with ransomware attack | cbs17.com | https://www.cbs17.com/news/north-carolina-news/hackers-hit-nc-utility-with-ransomware-attack/1525831552 | 15/10/2018 | si | en | en |
Hackers hit Onslow County utility with ransomware attack | wnct.com | https://www.wnct.com/news/local-news/hackers-hit-onslow-county-utility-with-ransomware-attack/1525255352 | 15/10/2018 | si | en | en |
NC Water Utility Fights Post-Hurricane Ransomware | darkreading.com | https://www.darkreading.com/endpoint/nc-water-utility-fights-post-hurricane-ransomware/d/d-id/1333049 | 16/10/2018 | si | en | en |
El FBI investiga ataque al servicio de aguas y alcantarillado de North Carolina | unaaldia.hispasec.com | https://unaaldia.hispasec.com/2018/10/el-fbi-investiga-ataque-al-servicio-de.html | 16/10/2018 | si | es | es |