Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

mSpy softwareak segurtasun arrakala bat izan du

Argitaratze-data: 2018/09/04

Nitish Shah segurtasun ikertzaileak Interneten irekitako datu-base bat deskubritu zuen. Edozein pertsonak kontsulta zitzakeen bertan gordetako datuak; horien artean zeuden mSpy softwarearen erabiltzaileen pasahitzak, dei erregistroak, kontaktuak, oharrak eta kokapen datuak.

Software horrek gailu mugikorren jarraipen eta monitorizaziorako balio du eta batez ere gurasoek erabiltzen dute, beren seme-alaben jarduera erregistratzeko, baina enpresa batzuek ere erabiltzen dute, beren langileak kontrolatzeko.

Shah ikertzaileak adierazi zuen mSpy enpresarekin kontaktuan jarri zen lehen aldian ez ziotela kasurik egin, baina abuztuaren 30ean berriro deitu zuenean, segurtasun arduradunak esan zion sistemak babesteko lanean ari zirela. Datuen Babesaren inguruko Araudi berria indarrean jarri dela kontua  izanda, kasu honek kalte larria eragin diezaioke konpainiari, ez badie kaltetuei jakinarazten eta babes-neurriak martxan jarri dituela frogatzen.

Etiketak: Informazio ihesa, Ahultasuna

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
For 2nd Time in 3 Years, Mobile Spyware Maker mSpy Leaks Millions of Sensitive Recordskrebsonsecurity.comhttps://krebsonsecurity.com/2018/09/for-2nd-time-in-3-years-mobile-spyware-maker-mspy-leaks-millions-of-sensitive-records/04/09/2018sienen
Mobile spyware maker mSpy leaks millions of records ? AGAINnakedsecurity.sophos.comhttps://nakedsecurity.sophos.com/2018/09/06/mobile-spyware-maker-mspy-leaks-millions-of-records-again/06/09/2018sienen
Mobile spyware maker leaks 2 million recordstechcrunch.comhttps://techcrunch.com/2018/09/05/mobile-spyware-maker-leaks-2-million-records/06/09/2018sienen
mSpy vuelve a sufrir una brecha de seguridadcso.computerworld.eshttp://cso.computerworld.es/proteccion-de-datos/mspy-vuelve-a-sufrir-una-brecha-de-seguridad06/09/2018sieses