Argitalpen data: 2019/09/06
Toyota Motor Corporation taldeko kidea den eta automobiletarako osagaiak fabrikatzen dituen Toyota Boshoku Corporation-ek jakinarazi duenez, Europako euren enpresa subsidiario batek 37 milioi dolar baino gehiago galdu zituen BEC (Business Email Compromise) eraso baten ondoren, normalean 'CEOren iruzurra' izenaz ezagutzen dena.
Komunikatu ofizialean enpresak adierazi du iruzurrezko ordainketa bat egin zitzaiola asmo gaiztoko hirugarren bati, eta horrek finantza galera eragin diola Europako enpresa subsidiarioari.
Iruzurra antzeman orduko bertako agintariei jakinarazi zieten iker zezaten, legelari ekipo bat antolatu zuten egin beharreko ekintzak aztertzeko, eta une honetan saiatzen ari dira galdutako kapitala berreskuratzen.
Etiketak: Ziberkrimena, Gertakaria, Garraioa
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Discovery of European subsidiary being subject of fraud | toyota-boshoku.com | https://www.toyota-boshoku.com/global/content/wp-content/uploads/190906e.pdf | 06/09/2019 | si | en | en |
Over $37 Million Lost by Toyota Boshoku Subsidiary in BEC Scam | bleepingcomputer.com | https://www.bleepingcomputer.com/news/security/over-37-million-lost-by-toyota-boshoku-subsidiary-in-bec-scam/ | 06/09/2019 | si | en | en |
Toyota' European subsidiary loses £30 million in BEC scam | scmagazineuk.com | https://www.scmagazineuk.com/toyotas-european-subsidiary-loses-30-million-bec-scam/article/1596033 | 09/09/2019 | si | en | en |
Una subsidiaria de Toyota pierde 37 millones de dólares en un ataque BEC | ituser.es | https://www.ituser.es/seguridad/2019/09/una-subsidiaria-de-toyota-pierde-37-millones-de-dolares-en-un-ataque-bec | 10/09/2019 | si | es | es |