Argitalpen data: 2018/07/16
Facua kontsumitzaile elkarteak jakinarazi duenez, Espainiako Movistarreko bezeroen datuak agerian egon dira bere webgunearen bidez. Eskuragarriak ziren datuen artean izenak, helbideak, posta elektronikoak, telefono zenbakiak eta fakturazio datuak zeuden.
Argitaratutako informazioaren arabera, datu horiek Movistar webeko edozein erabiltzaileren eskura zeuden, akatsa zuen web formulario baten parametroak aldatuz, eta era horretara beste bezero batzuen datuetara sarbidea izanik.
Bestalde, Movistarrek emandako informazioaren arabera, Facuak jakinarazi zion ahultasun bat zegoela, baina ez zein zen ahultasuna bera. Horregatik, modu proaktiboan lan egin zuen hura identifikatzeko, eta publiko egin aurretik konpondu zuen. Kaltetutako bezero kopurua ehunetik beherakoa dela adierazi du. Arazoa antzeman zenez geroztik, Movistarrek hainbat komunikatu eman ditu argitara egoeraren berri emanez.
Etiketak: Informazio ihesa, Arazoa, Ahultasuna
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Telefónica investiga un agujero de seguridad en la web de Movistar | expansion.com | http://www.expansion.com/empresas/2018/07/16/5b4c6d5846163f9daf8b462d.html | 16/07/2018 | si | es | es |
Movistar solventa un fallo de seguridad sobre datos de sus clientes | vozpopuli.com | https://www.vozpopuli.com/economia-y-finanzas/Facua-detecta-agujero-seguridad-acceso-datos-clientes-Movistar_0_1154584693.html | 16/07/2018 | si | es | es |
Movistar sufre un fallo de seguridad que expuso datos de sus clientes | elpais.com | https://elpais.com/economia/2018/07/16/actualidad/1531733705_370454.html 16/07/2018 | 16/07/2018 | si | es | es |
Telefónica asegura que el fallo de seguridad ha afectado a menos de un centenar de clientes | cincodias.elpais.com | https://cincodias.elpais.com/cincodias/2018/07/17/companias/1531827010_584100.html | 17/07/2018 | si | es | es |